Ongi etorri EUDELek Europako funtsen arloan duen informazio- eta laguntza-zerbitzura. Hemen kontsultatu ahal izango dituzu euskal udal eta toki-erakundeentzat interesgarriak diren diru-laguntzen deialdi guztiak, Next Generation EUren, Estatuko Berreskuratze eta Erresilientzia Planaren eta Euskadi Next programaren esparruan.

EUDEL Next EU! zerbitzua bi ekintza-ildotan banatzen da: (Aukerak) diru-laguntzei buruzko informazioa eta (Prest) administrazio- eta kontratazio-prozeduretarako laguntza-dokumentuak.

Zerbitzu bikoitza, helburu bikoitz baterako: udalei prest egoten laguntzea, eta aukera guztiak aprobetxatzea udalerrietatik, behetik gora, eraldaketa bultzatzeko, pertsonak erdigunean direla. Gizartearen, ekonomiaren eta iraunkortasunaren ikuspegitik, inor atzean ez uzteko. 2030 Agendaren eta bere Garapen Jasangarrien 17 Helburuen ildotik.

Kontsulta itzazu une honetan aktibo dauden laguntzen deialdiak

IKUSI LAGUNTZEN DEIALDIAK

Deskarga itzazu Europako funtsak kudeatzeko eta kontrolatzeko eskuliburuak, kontratazio-agiriak eta prozedurak.

MATERIAL LAGUNGARRIAK IKUSI